Sariak jaso zituzten hiru lanak aurki daitezke, artikulu gisa. Baina, horiez gain, epaimahaiak nabarmendutako beste bi lanen artikuluak ere argitaratu dira zenbaki honetan:

- 1. saria: Giza baliabideen kudeaketa euskararen normalizazioaren sektorean: talentua atxikitzea eta pertsonen motibazioari eustea (faktoreak, indarguneak eta erronkak) – Arrate Illaro Etxebarria
- 2. saria: Partaidetzazko lankidetzak hizkuntza-politiken eremuan: 2014-2023 artean Gipuzkoako kasua aztergai – Eider Gurrutxaga Larrañaga
- 3. saria: Durangaldeko 16-18 urte bitarteko gazteen euskararen erabilera arau sozialen zokoan – Oihane Alava Bernaola
- Herria harro. Emozioan garrantzia euskal kulturaren transmisioan: 23. Korrikaren kasua – Amaia Ruiz Castellanos
- Bernat Etxepare lizeoa, etorkizuneko euskal animatzaileen harrobia Ipar Euskal Herrian – Larraitz Antzizar Lasa
HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.