2018. urteko bigarren zenbakiak euskaltzaletasunaren aktibazioari lotutako artikuluak biltzen ditu. Azken urteotan euskararen inguruko hainbat ekimen sozial eta ikerketa jarri dira martxan aktibazioaren inguruan. BAT soziolinguistika aldizkariaren zenbaki honek hauek eta hauen atzean dauden hausnarketak ezagutzeko aukera ematen du.

Euskaraz bizitzearen inguruko diskurtsoaren ezaugarriak eta egungo gizartearen ezaugarrietara egokitzeko beharrezko moldaketez dihardu Idurre Eskisabelek bere artikuluan. Eneko Gorrik Baiona, Angelu eta Miarritzen BAM! Egitasmoaren baitan erdaldunak erakartzeko baliatutako estrategiak azaltzen ditu. Iñaki Arrutiren artikulua, Lasarte Orian egindako hizkuntza-ohituren aldekatarako aktibazio ariketa kolektiboaren esperientziaren ingurukoa da. Topaguneko Arrate Illaro eta Iker Martinez de Lagosek 2018rako planteatuta dagoen Euskal Herri mailako aktibazio-ekimen nagusiaren nondik norakoak xehetu dituzte: Euskaraldiarenak. Zesar Martinez, Amaia Balda eta Imanol Larrearen artikuluak Klusterraren ikerketa-ekintza proiektu batean du jatorria: tokian tokiko aktibazio esperientzien gakoak identifikatu eta aplikatzen ari dira. Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolaren artean idatziko artikuluak Aldahitz proiektuaren baitan sortutako Eusle metodologia azaltzen du: lantokietan abiatutako esperientziak eta Bukatzeko, Gurean atalean, Eneritz Albizuk eta Goizane Aranak Bermeo eta Ondarroako hizkuntza erabileratik abiatuz egindako bi herrietako testuinguruen azterketa konparatuaren berri ematen duen artikulua dago.