Argitaratu dugu BAT 95 zenbakia: Lurraldearen eta hizkuntzaren arteko loturak

Lurraldearen eta hizkuntzaren arteko loturak gai monografikotzat hartuta argitaratu berri dugu BAT 95 zenbakia.

2015eko otsailaren 5ean eta 6an, Donostiako Karlos Santamaria aretoan burutu ziren Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak, II Jardunaldian eskainitako hainbat hitzaldien inguruko artikuluak bildu dira zenbaki honetan.

Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean antolatu zituzten, eta handik abiatuta honako egileak dira euren artikuluak BAT aldizkarian argitara eman dituztenak:

Itxaso Olaizola, Iñigo Urrutia, Iñaki Iurrebaso, Imanol Esnaola, Unai Fernandez de Betoño, Zigor Etxeburua, Mertxe Mujika, Maren Belastegi, Arritxu Zelaia eta Goizane Arana

Aurkibidea eta laburpenak hemen ikus ditzakezu