BAT 97. Zenbakia argitaratu berria. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak

Lehiaketan parte hartu duten hainbat lan argitaratu ditu BAT Aldizkariak bere azken zenbakian, tartean irabazle izan diren hirurak. Artikuluen laburpenak hemen ikus daitezke.  Honakoak dira egileak: Xabi Aizpurua (1. saria), Jaime Altuna (2.saria), Haritz Etxeberria (3. saria), Mikel Ozaita, Iñigo Igartzabal, Alexander Aginagalde eta Munduko Soziolinguistikaren leihoa atalean Beñat Garaio.

Egile saridunek euren lanak aurkeztuko dituzte datorren ostiralean -urtarrilaren 29- Donostiako San Telmo Museoan HAUSNARTU lehiaketaren Sari-banaketa ekitaldian.

Ekitaldian gainera, sarrera libreko ahozkotasunaren inguruko mintegia egingo da Ahozkotasuna: aisialdian eta lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko ekarpenak hezkuntzatik  izenburupean, Ines Garciak (EHUko irakaslea) eta Josune Zabalak (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria) zuzendua.