HAINBAT UDALERRITAKO HIZKUNTZEN ERABILERAREN 2016ko KALE NEURKETEN EMAITZAK AURKEZTEN HASI GARA

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa burutu genuen 2016ko udazkenean. Datu-bilketa zabal honen baitan, hainbat udalerri izan ziren Soziolinguistika Klusterrari bertako kale erabilera datu adierazgarriak eskuratzeko eskaera luzatu ziotenak. Horregatik, udazken honetako datu-bilketa osatze aldera, Euskal Herriko 30 udalerri ingurutan berariazko diseinua osatu zen herri horietako errealitate hurbilagoa kontuan hartuz eta hainbat ibilbide zein neurraldi ezberdin diseinatuz.

Datu adierazgarriak eskuratu dituzten udal horietako batzuk herriko hizkuntza-erabileraren emaitza nagusiak herritarrei aurkeztu nahi dizkie eta ondorioz, udaberri honetan zehar Euskal Herriko udalerri ezberdinetan izango ditugu aurkezpen publikoak. Dagoeneko, Zarautzen eta Zumaian izan gara, baina martxoan zehar baditugu aurkezpen saio gehiago ere.

Hona hemen martxoko agenda:

• Martxoak 7, asteartea: Zarautz

• Martxoak 8, asteazkena: Zumaia

• Martxoak 9, osteguna: Hondarribia

• Martxoak 15, asteazkena: Bermeo

• Martxoak 16, osteguna: Igorre

• Martxoak 23, osteguna: Oiartzun

• Martxoak 29, asteazkena: Errenteria

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN