Hizkuntzaren erabilera eta hezkuntza alorra uztartzen dituzten bi ikerketa egitasmo aurkeztu ditu aurtengo urrian Soziolinguistika Klusterrak Mercator Research Centerrek antolatutako “The Ethnocltural Dimensions in Education” nazioarteko mintegian eta ahozkotasunaren gaineko II. kongresu iberoamerikarrean.
Soziolinguistika Klusterra bideratzen ari den egitasmo jakinen hedapena egiteaz gain, nazioarteko ikerketa askotarikoak ezagutu eta ikerketa talde ezberdinekin harremanetan jartzeko aukera izan da nazioarteko mintegi eta kongresu hauetan.
Arrue proiektua, Frisian Mercator Research Centre-k eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Herbeheretako Frisian -Leeuwarden herrian- ospatu da European Expert Seminar mintegia, urriaren 23tik 26ra bitartean. Mercator Research Centre Europa mailan eleaniztasuna eta hizkuntzen ikaskuntza aztertzen dituen ikerketa zentroa da eta aurtengo mintegiaren gai nagusia hau izan da: “The Ethnocultural Dimensions in Education” (Dimentsio Etnokulturalak Hezkuntzan). Europako eremu urriko hizkuntza eta hizkuntza gutxitu ezberdinen egoerak eta esperientziak aztertu eta trukatu dira mintegian, hezkuntzaren arloan kokaturikoak. Arrue Proiektuan EAEko ikasleen hizkuntza-erabilera aztertzeko eginiko ikerketaren berri eman du bertan, Pablo Suberbiola lankideak komunikazio honekin: “Language use inside and outside classrooms”. |
Ahozkotasunaren gaineko ikerketak, Granadan Ahozko hizkuntzaren arloko ikerketa sareko kide den Granadako Unibertsitateak antolatu du Oralidad y Educación deituriko II. kongresu iberoamerikarra. Urriaren 9tik 11ra bitartean, Granadako Hezkuntza Zientzien fakultatean aurkeztu dira ahozko hizkuntza eta hezkuntzaren alorreko, eta zehazki eremu hauetako ikerketak: ahozko literatura, ahozko diskurtsoa, antropologia eta gizarte-kultura eta ahozko hizkuntzaren didaktika. Eremu iberiarretako ikerketak ezagutzeaz gain, lurralde frankofonoetako egun beteko mintegian parte hartzeko aukera ere izan da Kongresuan. Kongresuko ponentzia guztiak “Oralidad y educación” aldizkarian argitaratu dira, eta honakoa da Josune Zabala lankideak aurkeztu duena (Dispositivo didáctico e intervención docente para mejorar la producción oral del alumno/a. Intervención en un contexto de inmersión lingüística en euskara). |