Familien hizkuntza-politikaren gaia landu da Bat soziolinguistika aldizkarian

Bat Soziolinguistika aldizkariaren 135. zenbakiaren hitzaurrean Belen Urangak dioen bezala, “Hizkuntza gutxituen biziberritze-prozesuak ezinbestean lotzen dira familia-eremuan gertatzen diren hizkuntza-praktikekin, izan ere, etxea da belaunaldien arteko transmisioaren lehen eta oinarrizko gunea. Familiako hizkuntza-politika (FHP) kontzeptuak biltzen ditu kontzienteki hartutako erabakiak –hala nola seme-alabekin zein hizkuntza erabili– eta baita eguneroko diskurtsoek, balioek eta ideologiek osatzen duten ideien sare konplexu osoa ere. Gainera, hizkuntza gutxituen biziraupena eta sendotzea ezin dira ulertu familiaren barruko hizkuntza hautu eta estrategiak kontuan hartu gabe.”

Funtsezko gai honi eskainitako zenbakian familiako hizkuntza-politikaren auziari ikuspegi desberdinetatik heltzen dioten zenbait artikulu irakur daitezke:

Horrez gain, GUREAN atalean ekarpen mamitsua egiten duten beste bi lan ere jasotzen dira:

HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.

Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN