[BIDEOAK] Txillardegi-Hausnartu sariak banatu eta saritutako lanak aurkeztu ziren abenduaren 19an Gasteizen

Abenduaren 19an eguerdiko 12etan egin zen 2025eko Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia, UPV/EHUren Gasteizko Campuseko Micaela Portilla ikergunean. Ainhoa Delgadok, Kimetz Perez-Harispek eta Mikel Gartziarenak jaso zituzten sariak leihaketaren sustatzaile eta babesle diren erakundeen ordezkarien eskutik: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza, UPV/EHU eta Soziolinguistika Klusterra. Egileek lanen laburpen-hitzaldi bana egin zuten segidan. Bat soziolinguistika aldizkariaren 2026ko lehen zenbakian irakurri ahal izango dira lanak osorik. Orain hiru hitzaldien bideoak eta ekitaldiaren argazki galeria ikusgai daude:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN