Arrue Proiektuaren aztergai nagusia ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerak izan dira. Ikerketa honetan, EAEko ikasleek euskara, gaztelania eta beste hizkuntzak eskolan zenbat erabiltzen dituzten aztertu dira, eta, horrekin batera, erabilera horiek –bereziki euskararena– zerk errazten edo zailtzen duen ikertzen da aldagaien analisi estatistikoen bidez.
2003-2004 ikasturtean abiatu zen eta, geroztik, urtero eman zaio jarraipena bere aztergai nagusiaren inguruko lanketari eta analisiei.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren artean lankidetzan garatu izan den proiektua da, ISEI-IVEIren zuzeneko partaidetzarekin.
Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerei dagokienez, lau erabilera aztertzen izan dira: Ikaskideekin gelan, Ikaskideekin jolaslekuan, Irakasleekin gelan eta Irakasleekin gelatik kanpo. Lau erabilera horiekin, ikasleen Eskolako erabilera orokorra indizea ere kalkulatzen da.
PROIEKTUAREN BILAKAERA:
2011-2017
|
||
2011-2015
|
||
INFORMAZIO GEHIGARRIA (2015): |
2013
|
||
2011-2012
|
||
2010-2011
|
||
2009-2010 |
||
|
||
2008-2009
|
||
Nolakoa da haurren eta gazteen hizkuntza-erabilera eskolan? Zeren arabera aldatzen da? aurkezpena 2009ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian | ||
2007-2008
|
||
2006-2007
|
||
2004-2005
|
EGILEAK:
Soziolinguistika Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Laburpena esaldi batean:
EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabileren azterketa.