Behaketa bidezko Hizkuntza-erabileraren neurketak

Lantokietako erabileraren neurketak: laginaren kalkulua

Hiztunak guztira

Eremu bateko erabileraren neurketa egin nahi denean, bertako hiztun kopurua sartu behar da hutsune honetan.

Kale Erabileraren Neurketetan herriko biztanle kopurua erabiltzen da, kaleetan herrikoa ez den jendearekin topatzea posible dela argi izan arren. Lantokietako neurketetan, neurketa-gunean egon daitekeen langile kopurua erabiltzen da. Ikastetxeetako jolaslekuetan neurketak iraungo duen bitartean jolasleku osoan egongo diren ikasleen kopurua

Azpitalde zehatz baten neurketa egiteko behar den lagina kalkulatu nahi izanez gero, azpitalde horren populazioa da hutsune honetan sartu beharrekoa. Adb: gazteena, neskena, auzo zehatz batekoa...

pertsona
Elebidun proportzioa

Hiztunak guztira eremuan sartutako populazioaren zein proportzio den (euskal) elebiduna zehaztu behar da eremu honetan. Herrietako neurketen kasuan, herriko euskaldunen proportzioa erabiliko litzateke. Elebidun proportzioa %100koa bada, sartu 99 lerro honetan.

%
Konfiantza maila

Konfiantza maila, laginaren bidez neurtu nahi den parametroaren balio erreala zehaztutako konfiantza tartean egoteko dagoen probabilitatea da. Normalean portzentaia bidez aiderazten da.

Praktikan, gizarte zientzietan, %95 edo %99ko konfiantza mailak erabiltzen dira gehienetan. Kale Erabileraren Neurketen kasuan %95eko konfiantza maila erabiltzea gomendatzen da.

%
Errore maila

Erabilera datuak lagin batetik abiatuta kalkulatuko ditugunez, jasotako datua ez dela erabat zehatza izango onartzen da. Errore mailak zehaztasun hori kuantifatzen du.

Errore mailak neurketaren emaitzatik gora eta emaitzatik beherako balio-tarte bat mugatzen du. Balio erreala, tarte horretan egon daitekeela esan dezakegu, konfiantza mailaren araberako segurtasunarekin.

Adibide batekin hobeto ulertzen da. Demagun %95eko konfiantza maila eta ±3ko errore maila duen lagin baten erabilera neurtzen dugula. Demagun neurketaren arabera gune horretako euskararen erabilera %40koa izan dela. Esan daiteke %95eko segurtasunarekin gune horretako euskararen erabilera erreala %37 eta %43 artekoa dela.

Kale Erabileraren Neurketan, errore maila baxua lortu nahi bada, lagin oso handiak neurtu behar izaten dira. Are gehiago populazio txikiko herrien kasuan eta elebidun proportzioa %50etik gertukoa den herrien kasuan.

Kale Neurketatan ±3 edo ±4ko errore mailak eman ahal izateko laginak neurtzen saiatzea da gomendioa. Hala ere, neurketa egiteko dauzkagun baliabideen arabera eta emaitzei eskatuko diegun zehaztasunaren arabera erabaki beharko dugu eremu edo hutsune honetan jarriko duguna.

±
Elkarrizketa kopurua

Neurketa-guneko hiztun kopurua eta euskaldun proportzioa ezagutzen badugu eta emaitzak zein konfiantza maila eta zein errore mailarekin eman nahi ditugun zehazten badugu, hemen zehaztutako elkarrizketa kopurua neurtu beharko dugu.

Dagoeneko eginda dagoen neurketa baten emaitzek zenbateko konfiantza maila eta errore maila duten zehazteko, neurketan errejistratu diren elkarrizketen kopurua sartu behar da eremu honetan.

Neurketa egin aurretik emaitzak ematerakoan erabili nahi dugun errore maila zehazten badugu, neurtu beharreko elkarrizketa kopurua jakingo dugu.

Neurketa egin ondoren neurtu ditugun elkarrizketa kopurua sartzen badugu, emaitzen errore maila zehatza jakingo dugu.