Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Hizkuntzen Erabilearen Kale-Neurketa. Euskal Herria, 2011

Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa ibilbide luzeko ikerketa-lan zabala da, Siadecoren eta Euskal Kultur Batzordearen –EKB– eskutik abiatu, eta gaur egun, hogeita bi urteren ostean, Soziolinguistika Klusterrak egiten duena.

Neurketaren I. edizioa 1989an egin zen, eta azkena, VII.a, 2016an burutu da. Hogeita zazpi urtetan zazpi argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko.

 


 
“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?”. Galdera horri erantzun nahiak bultzatu zuen ikerketa. Hala, ahozko erabilera jasotzen da kalean. Eremu publikoan, denona den eta inorena ez den espazio librean egiten da ahozko jardunaren behaketa, herritarrak modu espontaneoan ari direla.  Hala, ikerketa honen berezitasuna batez ere metodologian dago, erabiltzen den teknika behaketa zuzena baita; hau da, neurtzaileek ez dute interferentziarik eragiten eta ezertxo ere galdetu gabe, herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute. Entzuten duten elkarrizketaren hizkuntzaz gain hiztunaren eta elkarrizketaren ezaugarri batzuk ere jasotzen dira, halanola, adina, sexua, eta, elkarrizketetan haurren partehartzea.

2017ko VII. Neurketan Euskal Herri osoko 140 udalerri inguru neurtu dira, eta 400.000 hiztun baino gehiagoren informazioa bildu da.

 

Gaur egun, euskararen egoera zertan den jakiteko ezinbesteko erreferentzia dugu Euskararen Kale-Erabilera, izan ere, hizkuntzaren osasunaren erakusle garbienetakoa baita hizkuntza horrek kalean duen presentzia.

 

ERANSKINAK:

 

LOTURAK:

 

Uda Ikastaroa EHKEN