Altzako euskararen egoera aztergai




Documento sin título

Altzako euskararen egoera aztergai

Bizarrain Kultur elkarteak antolatuta, eta “Altzan euskarak
bizi duen egoera” izenpean, Gaindegiako Xabier Isasik eta Soziolinguistika
Klusterreko Olatz Altunak hitzaldia eman zuten Altzako Tomasene kultur etxean.
Lehenengoa, duela urte batzuk egindako prospekzioaren inguruan aritu zen, ezagutza
mailaren inguruko datuen gainean, eta bigarrena aldiz kale erabileraren gainean,
diagnosi orokor bat emanez. Lehenik Euskal Herri mailako datuekin hasi zen,
ondoren Gipuzkoakoekin, gero Donostiakoekin eta azkenik Altzakoak azaldu zituen.

Ideia bat nagusitzearren, Olatz Altunak kale erabilera mantendu
egin dela azpimarratu du, izan ere, Altzan egindako azken bi neurketetan (2001ean
eta 2006ean) erabilera maila %5ekoa izan da, hau da, entzundako ehun elkarrizketetatik
bost izan dira euskaraz