Soziolinguistika Klusterrak eta HABEk hitzarmena sinatu dute

Soziolinguistika Klusterrak eta HABEk lankidetza hitzarmena sinatu zuten abenduaren 16an. Hitzarmen horri esker HABE Liburutegia Soziolinguistika Klusterraren bibliografia eta dokumentazio hornitzaile izango da euskara, soziolinguistika eta eleaniztasunaren esparru zientifikoetan. Soziolinguistika Klusterrak, bere aldetik, HABE Liburutegiko funtsak erabiliko ditu eta horien berri emango du bere sarean. Argazkian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lourdes Auzmendi eta Soziolinguistika Klusterreko kudeatzaile Ibon Usarralde ageri dira hitzarmenaren berri ematen.

Aurkezpen ekitaldi horretan bertan HABErekin hitzarmen sinatu duten beste erakunde hauek ere parte hartu zuten: Mintzola Fundazioa, Iker-UMR5478 Zentroa eta Asmoz Fundazioa.

Informazio gehiago, Lourdes Auzmendiren blogean.