V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren emaitzak

Pasa den ostiralean, Otsailak 24, egin zen Donostiako Eureka! museoan Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren bosgarren edizioa. Egun osoan zehar hitzaldiak, lan-saioak eta bestelakoak izan ziren, bertan bildutako teknikari, irakasle, ikerlari eta euskaltzaleek elkar topatu eta hausnarketan murgiltzeko. Aurtengoan, gaia honakoa izan zen: Kulturgintza euskararen garabidean.

Jardunaldiaren atalean aurki daitezke egunak emandako ARGAZKIAK, BIDEOAK, KRONIKAK eta baita EGITARAUA edo HIZLARIEN INGURUKO INFORMAZIOA kontsultatu ere.