Herriko Etxeetako arduradunekin hizkuntza-lidergoaren inguruko saioa

Abenduaren 19an Izurako (Behe Nafarroa) Herriko Etxean hainbat udaletako hautetsiekin hausnarketa saio bat bideratu zen gai honekin: "Nolako lidergoa da enea? Herriko Etxeen arduradunen lidergoak eta aplikazioa hizkuntza gaietan".

Saioa Udalbiltzarekin batera antolatu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako Eralan proiektuko emaitzak erabilita, eta Aurkene Redondo izan zen gidaria.

Besteak beste, galdera hauek aztertu ziren:

  • Ene lidergoa eta ene Herriko Etxeko lankideena, nolakoak dira? Zein da gure estiloa?
  • Egiten ahal ditut (hoberako) aldaketak ene lidergoa garatzeko gisan? Zer edo nola aldatu behar genuke horretarako?
  • Erreferente al gara Herriko Etxeetako langile eta arduradunok hizkuntza gaietan?