Mintegia Galesen: gazteen artean hizkuntza gutxituak sustatzeko ekimenen ebaluazioa

Otsailaren 25 eta 26an Cardiffeko Urdd Centre gunean gazteen artean hizkuntza gutxituen erabilera sustatzeko egitasmoen ebaluazioari buruzko mintegia egin zen, Aberystwyth-eko Unibertsitateak, Wiserd eta Galeseko Gizarte eta Politikarako Zentroak antolatuta. Nagusiki Gales, Eskozia eta Irlandako ikerlari eta profesionalei zuzendutako lantegian, ebaluazioari buruzko eztabaida eta hausnarketa egin da. Talde-lanera bideratutako hainbat saio izan dira, lurralde bakoitzeko kasu arrakastatsuak eta praktika onak ezagutzeko aukeraz gain.

Soziolinguistika Klusterrak mintegian parte hartzeko gonbidapena jaso zuen, Euskal Herriko esperientziak eztabaidagai egon zitezen. Asier Basurto parte hartu du, behaketa bidez hizkuntza erabilera neurtzeko metodoaren inguruko azalpenak emanez eta Gazteen hizkuntza erabilerankokatu eta bertan esku-hartzeko gida aurkeztuz.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN