Kirolaren arloko eragileekin mintegia egin da “Euskara Kirolkide” abiatzeko

D ereduko kirola proiektuaren ildoa jarraituko du aurten abiatu den Euskara Kirolkide ikerketa aplikatuak. Bigarren ziklo honek ere euskara-kirola-gazteak hirukoteak osatzen duen eremua hobeto ezagutzea du xede. Zehazki, kirol klubak euskararen babesgune bihur daitezen, definizio eta tresna praktikoak eskaini nahi ditu egitasmo berriak.

Bide horretan, lehen lan-saioa burutu zen irailaren 29an Donostiako Kirol Etxean, eta bertan parte hartu zuten kirol arloan nahiz euskalgintzan kirol klubekin lanean ari diren teknikariek. Hala, kirol klubetan euskararen erabileran eragiteko xede partekatua berretsi eta elkarrekin aurrera egiteko prest agertu ziren bertan elkartutakoak.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN