Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren
  garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman
  zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal
  soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren
  inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Epai-mahaiak erabaki du Dabid Anauten Argiak eta itzalak
  euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo lanari Lehen saria
  ematea. Haien iritzia, lan hori, behaketa zorrotzetik sortutakoa saiakera da,
  eta behaketa horretatik hipotesiak planteatzen dira, ideiak ematen. Soziolinguistika
  arloan normalean entzuten ez den ahots bat ageri da, ahots iradokitzailea.
Etnografian oinarrituriko lan honek beste ikerketarako abiapuntu ugari ere
  iradokitzen ditu. Gainera, idazkera oso landua baina aldi berean oso gertukoa
  du; zientzia gertuko egiten duela esan daiteke.
HAUSNARTUk beste bi lan ere saritu ditu:
- Jose M. Zendoiaren Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika
 alorrean (Bigarren saria) eta
- Urtzi Barrenetxearen Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak
 organizazioetan (Hirugarren saria)
 
HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko
  da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen III. Euskal
  Soziolinguistika Jardunaldian.
Informazio gehiago eta
  lan irabazlea.