Soziolinguistika Klusterraren eta Mintzola fundazioaren arteko hitzarmena
Soziolinguistika Klusterraren eta Mintzola fundazioaren arteko hitzarmena
Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostian. Klusterraren aldetik Iker Martinez de Lagos lehendakaria eta Belen Uranga idazkaria izan dira bertan sinatzen, eta Fundazioaren aldetik Josune Zabala Lehendakaria eta Maria Jesus Aranburu patronatuko lehendakaria. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzea du helburu, hizkuntzen erabileraren inguruko ikerketan, ezagutzan, dibulgazioan eta abar. Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta denbora hau pasata berritu ahal izango da.
Hitzarmenaren puntu nagusiak hauek dira: Lankidetza proiektuak bideratu eta garatzea, informazio trukea erraztea, ikertzaile eta baliabideen arteko harremana sustatzea, ezagutzaren eta argitalpenen hedatzea eta trebakuntza, kalitatea, berrikuntza eta lehiakortasun gaietan lankidetzan jardutea.
Horretarako, bi erakundeek jarraipen batzorde bat sortuko dute, partaidetza parekatua izango duena.