Hausnartu sariek badute irabazlea
Hausnartu sariek badute irabazlea
2010. urteko Hausnartu sariek badute irabazlea. Aurtengoan, Luis Azpiazu
Larrañaga izan da garaile “Gazteak, musika eta euskara” lanarekin. Epaimahaiaren
ustez, hau izan da lanik osatuena, teoría eta praktika ongi uztartzen baititu,
eta gaiak berebiziko gaurkotasuna baitu.
Bigarren postua, Galder Unzalu Etxaberentzat izan da “Sugea dantzan: She’s
in fashion-etik Bilbao euskaraz-era” lanagatik, eta hirugarren postua Patxi
Juaristi Larrinagarentzat “Euskal soziolinguistika aplikatua: bilakaera metodologikoa
eta teknikoa” lanagatik. Epaimahaia pozik agertu da aurkeztutako lanen mailagatik,
eta datorren Hausnartu sariei begira dira dagoeneko, jendeari parte hartzera
gonbidatuz.
Zorionak Soziolinguistika Klusterraren aldetik irabazleei!