|
Udako Euskal Unibertsitateak urtero bezala, Udako Ikastaroen eskaintza zabala egin du aurtengoan. 40. edizioa izango da. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira. Ikastaroen egoitza eta datak ondorengoak izango dira: EIBARREN ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra; BAIONAN uztailaren 4tik 6ra eta IRUÑEAN uztailaren 16tik 18ra. |
|
Udako Euskal Unibertsitateak urtero bezala, Udako Ikastaroen eskaintza zabala egin du aurtengoan. 40. edizioa izango da. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira. Ikastaroen egoitza eta datak ondorengoak izango dira: EIBARREN ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra; BAIONAN uztailaren 4tik 6ra eta IRUÑEAN uztailaren 16tik 18ra. Soziolinguistika Klusterrak, eskaintza horren barruan, SOZIOLINGUISTIKA: KONTZEPTU NAGUSIAK ikastaroa antolatu du |
Soziolinguistika gaietan abiatzen denarentzat oinarrizko formazio interesgarria izan daiteke. Soziolinguistikaren inguruko egungo eskaintzan oinarrizko edukiei dagokionez dagoen hutsunea betetzea eta euskararen sustapenean dabilen jendarte sektoreari lan hau ezagutzan oinarrituz egin behar dela ikusaraztea nahi dugu.
Ikastaroa uztailaren 4 eta 5ean egingo da Baionan. Arkaitz Zarraga izango da irakaslea eta, zehazki, honela definitu dira helburuak:
- Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak barneratzen hastea.
- Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaietan sakontzeko aukerak aurkeztea.
- Gaiarekin lehenagoko harremanik izan ez duenari lehen kontaktu bat eskaintzea eta gai hauek lantzera erakartzea.
Informazio gehiago eta matrikulaziorako bideak UEUren webgunean.