Egitaraua eta hizlariak

Egitaraua atalean kontsultatu dezakezu Jardunaldiaren egitaraua osoa. Hizlariei buruzko erreferentziak eta beraiek aurrez egindako hainbat lanen loturak ere eskura dituzu. Guztira, bost hitzaldi izango ditugu Jardunaldian eta mahai-inguru bat.

Egitaraua atalean kontsultatu dezakezu Jardunaldiaren egitaraua osoa. Hizlariei buruzko erreferentziak eta beraiek aurrez egindako hainbat lanen loturak ere eskura dituzu. Guztira, bost hitzaldi izango ditugu Jardunaldian eta mahai-inguru bat.

Hitzaldi nagusietan, Euskal Herriko eta kanpoko adituen konbinaketa bat izango dugu:

ISEI-IVEIko teknikariak (hizlaria zehazteke) eta Soziolinguistika Klusterrekoak (Pablo Suberbiola) izango dira Arrue ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dituztenak.

Emaitza horien gainean egingo dituzte beren hitzaldiak soziolinguistikan ibilbide luzea egin duten bi hizlarik: Mikel Zalbidek (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko buruak) eta Iñaki Martínez de Lunak (soziolinguista eta EHU-UPVko irakaslea).

Belgikatik eta Kataluniatik etorritako beste soziolinguisten hitzaldiak ere izango ditugu: Jeroen Darquennes-ena (Europako hizkuntza gutxituen azterketan eta soziolinguistika teorikoan aditua) eta Xavier Vilarena (Kataluniako eskola giroko hizkuntza erabileran espezialista).

Eguerdian bi orduko tartea izango da bazkaritarako, 14’00etan hasita (aurten bazkaria ez da Jardunaldiaren baitan eskainiko) eta 16’00etan ekingo zaio bazkalosteko saioari, mahai-inguruarekin. Bertan, datuen azterketan ikuspegi ezberdinak gurutzatzeko aukera izango dugu: Mikel Zalbide eta Iñaki Martinez de Lunarekin batera Jone Miren Hernandez eta Nekane Goikoetxea ikerlariak izango ditugu (EHU-UPVko Antropologiako irakaslea lehena eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea bigarrena).

Hausnartu Sarietan 2012ko irabazle izan den Iñigo Fernandez de Ostolazaren lana aurkeztuko da: Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan. Euskararen kasua EAEn. Iñigo Fernandez Ostolaza.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN