Soziolinguistika Klusterra Elkartea. Batzar Orokorra

Soziolinguistika Klusterrak Otsailaren 28an, Donostiako Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean urteko batzar orokorra ospatu zuen.

 

Jakina den moduan Euskaltzaindiak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanerako hitzarmena sinatua dute eta harreman horren isla izan zen Batzar Orokorrean Joseba Intxaustiren harrera eta aurkezpena. Biziki espero da etorkizuneko bidean ere elkar lanerako aukera berriak izatea.

 

Bestalde, bertan bildutakoei  2012. urteko ibilbidea eta 2013rako asmoak azaldu zizkien Klusterreko lehendakari den Estiñe Astorkiak eta Ibon Usarralde zuzendariak. Aipatutako puntu nagusien artean, 2012. urtean egindako Plan Estrategikoa nola gauzatzen ari den, 2013rako ze aurreikuspen egin diren eta 2013an zein proiektu landuko diren aipatu zen.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN