HAUSNARTU SARI BANAKETA EKITALDIA

Datorren urtarrilaren 29an (osteguna) izango da 2014. urteko HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika lehiaketaren SARI BANAKETA ekitaldia. Bertan izango dira euren lanak aurkezten edizio honetako irabazleak: 1. saria Miren Artetxe; 2. saria: Naroa Berasategi eta 3. Josu Amezaga.

Gainera, lan horiek eta HAUSNARTU sarietara aurkezturiko beste batzuekin osatutako BAT aldizkari monografikoa ere eskura izango da.

Sarrera librea izango da eta gonbidapena egiten diegu lan interesgarri hauen berri zuzena izateko bertaratzeko. Esan bezala, Donostiako San Telmo Museoan, urtarrilaren 29an eguerdiko 12:00etan.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN