Argitaratu dugu UDALERRI EUSKALDUNAK EAEN: EGOERA ETA BILAKAERA 1981-2011 ikerketa-lana.
Soziolinguistika Klusterrak UEMAren ekimenez azken 30 urteko ibilbide soziolinguistikoaren azterketari heldu dio. Iñaki Iurrebaso soziologoak Olatz Altunaren koordinazioarekin hainbat datu esanguratsu aztertu ditu.
Datu horeik EUSTATek egindako udal zentsuetatik bildutakoak dira:
- a) hizkuntza-gaitasuna,
- b) lehen hizkuntza,
- c) hiztunen hizkuntza-bilakaera eta
- d) etxean darabilten hizkuntza.
Ikerketaren abiapuntuan udalerri euskaldunengan jarri da arreta; nolanahi ere lanak EAEko udalerri guztietako datuak ustiatu ditu erkidegoaren irudi osatua eskaintzeko.
Zehaztasun guztiak argitaratutako liburuan aurki daitezke, helbide honetan:
UDALERRI EUSKALDUNAK EAEN: EGOERA ETA BILAKAERA 1981-2011