“AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN: AZKEN HAMARKADAKO IKERKETA ETA ESPERIENTZIA BERRIAK” EHUko UDAKO IKASTAROA

Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak izeneko ikastaroa antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXIV Uda Ikastaroetan. 2015eko uztailaren 2an eta 3an izango da Miramar Jauregian, eta bertan azalduko dituzte unibertsitate eta eragile ezberdinek ahozko komunikazioaren gainean eraiki berri diren jakintza nahiz praktika esanguratsuak:

  • Unibertsitateak (euskarazko) ahozko hizkuntzaren gainean ikertutakoa.
  • Unibertsitatea eta eskola arteko harremanetan metatutako praktika eta ezagutza berriak.
  • Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen gainean, Euskal Herrian azken hamarkadan sortu diren praktikak: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) jarduna, Ikastolen Elkartearen EKI proiektua eta Tolosa: ahozko laborategia proiektua, besteak beste.
  • Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen gainean, Suitzak garatu dituen oinarri didaktikoak eta praktikak.

Bestalde, gune honetatik eta aurrera begira ikerketa eremuan nahiz praktika sozialetan (eskolan, hedabideetan, aisialdian…) zertan sakondu beharko genukeen zehaztea ere nahi da.

Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak izeneko ikastaroaren egitaraua hemen topatuko duzue.

Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 60 €. Ekainaren 1etik aurrera: 68 €

Bekak eskatzeko aukera apirilaren 24a bitartean

Balio akademikoa: 20 ordu

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN