Hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako EkoLinguA solas-jokoa argitaratu dugu. Bost-zazpi kideko taldeetan erabiltzeko mahai-inguruko tresna ludikoa da.
Euskararen inguruko istorio zehatzetatik abiatuta, hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz, berdintasunaren printzipioaz edota hizkuntza gutxituagoen alde neurri sustatzaileak hartu beharraz ideiak partekatzea du helburu; lagun artean eta modu ludikoan hausnarketa egiteko helburuarekin.
EkoLinguA bere horretan erabil daiteke, baina horrez, gain, testuinguru desberdinetan erabiltzeko GIDA ere argitaratu dugu.