Abenduaren 1etik 11 bitartean AzpeitHika gaztetxoen kartel erakusketa izango da Sanagustin Kulturgunean. Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak nola bizi dituzten landu dute Azpeitiko ikastetxe guztietan 10 urteko gaztetxoek. Lanaren emaitzetako batzuk erakusgai izango dira aste honetan.
Hitanoa lantzeko sortu diren 12 materialetan, Azpeitiko euskara eta hitanoaren erabilera izan dira abiapuntua. Bide horretatik aurreko urtean lehen aldiz, hitanoaren erabilera ere neurtu zela Azpeitian. Altxor horri eusteko asmoz, materialgintzan saiakera berezi bat egin du Soziolinguistika Klusterrak helburu lorgarriak proposatzen, eta maila berean, jarduerak izan daitezen herrira egokituak, ikasleen ezagutzetatik gertukoak eta parte hartzea bultzatzen dutenak. Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek egindako lanaren emaitza da kartel erakusketa.