Imbabura probintziako kitxua komunitatearekin hizkuntza-lankidetzan

Soziolinguistika Klusterrak Imbaburako kitxua komunitatearekin hizkuntza-lankidetza proiektu integralean parte hartuko du. Egitasmoa Garabide Elkarteak koordinatzen du eta helburua Imbabura probintziako kitxua komunitatea hizkuntzen biziberritzean trebatzea da. Lau ardatz ditu: formakuntza akademikoa, proiektu eraldatzaileen diseinu eta kudeaketa, mintegi bereziak eta bertatik bertara egindako ezagutza eta esperientzien elkar-trukea.

Soziolinguistika Klusterra formakuntza akademikoan eduki-emalea izango da:

  • Belen Urangak hizkuntza-ekologiaren inguruko hitzaldia emango du
  • Beñat Garaiok soziolinguistikoaren oinarri teorikoak jorratuko ditu
  • Imanol Larreak euskararen biziberritze-prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Bideo baten bidez aurkeztu diete beren burua hizlariek hartzaileei:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN