Hizkuntzen erabilerarako babesguneen gaineko konferentzia egin du NPLD-k Cardiff-en

Urriaren 7an, Galeseko Museo Nazionalean (Cardiff) Safe spaces to encourage language use konferentzia egin zuten Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareko (NPLD) bazkideek eta Soziolinguistika Klusterrak bertan parte hartu zuen.

Galeseraren egoeraren eta bere sustapenerako politika zein plangintzen gaineko hainbat hitzaldi egon ziren, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuorde Miren Dobaranek euskararen kasuaz aurkezpen bat egin zuen eta hainbat hizlariz osatutako mahaiak eta panelek osatu zuten egitaraua. Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterreko zuzendariak Euskara Kirolkide proiektuan kirolaren esparruan hizkuntzaren erabilera errazteko babesguneen gainean egindako lanaren berri eman zuen.

Network to Promote Linguistic Diversity (NPLD)

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD) Europa mailako hizkuntza-politikaren eta hizkuntza konstituzionalen, eskualdekoen eta estatu txikien plangintzaren arloan lan egiten duen Europako sarea da. NPLDk bazkide gisa barne hartzen ditu gobernu nazionalak, eskualdekoak, unibertsitateak eta elkarteak. Helburu nagusia da Europa mailan sentsibilizatzea hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz eta Europa osoko gobernu, politikari, profesional, ikertzaile eta adituen arteko praktika onen trukea erraztea. Soziolinguistika Klusterra kide elkartua da (associated member).

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN