Bat soziolinguistika aldizkariaren 136. zenbakian “Kontzientzia soziolinguistikoa unibertsitatean” aztertu da

Bat Soziolinguistika aldizkariaren 136. zenbakiak unibertsitateak, irakasleen prestakuntza-zentro diren heinean hizkuntza-politika, hizkuntza-sozializazioa eta kontzientzia soziolinguistikoa lantzeko laborategi gisa duten garrantzia jorratu du. Bertan bildu diren artikuluek azaltzen dute nola eratzen diren hizkuntza-praktikak, nola pizten den kontzientzia kritikoa eta zein paper jokatzen duen agentziak hizkuntza gutxituen normalizazioan. Irakaslegaiengan hizkuntza-egoera desorekatuen aurrean eragile izateko kontzientzia kritikoa eta aktiboa piztea bilatzen duten lanak dira, aldizkarikoak.

Funtsezko gai honi eskainitako artikuluak honakoak dira:

Horrez gain, GUREAN atalean ekarpen mamitsua egiten duten beste bi lan ere jasotzen dira:

Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean, HABE liburutegiarekin lankidetzan, soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.

Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen da, paperean eta formatu digitaletan (PDF eta EPUB). Harpidetza eginez eta epostan edo etxean jasota edo ale solteak webgunean erosiz irakur daiteke. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN