Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU –
    2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri
    du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
    Sailburuordetzaren laguntzarekin. 

 Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika
    teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.
  
Xede horrekin, deialdi honetan garapen teorikoa,
    metodologikoa eta saiakera-arloko lan hoberenak
    sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko
    garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren
    egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.