Emaitzen txosten osoa eta ikerketaren xehetasunak soziolinguistika.eus/gasteizgazteak helbidean ikus daitezke. Gasteizko gazteriaren profil soziolinguistikoan aldaketak eman dira eta ematen ari dira. Aldaketa horiek ulertu eta kontuan hartzen hastea, ezinbesteko zeregina da hizkuntza-plangintza egokia eta eraginkorra garatzeko. Abiatzeko unetik bi helbururi erantzun nahi izan dio 2011 eta 2012 artean egindako ikerketa honek: |
Emaitzen txosten osoa eta ikerketaren xehetasunak soziolinguistika.eus/gasteizgazteak helbidean ikus daitezke. Gasteizko gazteriaren profil soziolinguistikoan aldaketak eman dira eta ematen ari dira. Aldaketa horiek ulertu eta kontuan hartzen hastea, ezinbesteko zeregina da hizkuntza-plangintza egokia eta eraginkorra garatzeko. Abiatzeko unetik bi helbururi erantzun nahi izan dio 2011 eta 2012 artean egindako ikerketa honek:
|
|
Ikerketa eztabaida-taldeen teknika kualitatiboa erabiliz garatu da, nagusiki. Hala ere, lehenagoko urratsean testuingurura hurbiltzeko ahalegina egin da, antzeko lanak aztertuz eta Gasteizko gazteria euskaldunaren adierazle demolinguistiko nagusiei erreparatuz. |
|
Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan… Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean. |