Jacqueline Urlak, University of Massachusetts Amherst-eko irakasleak, eta Olatz Altunak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak, artikulua argitaratu dute International Journal of the Sociology of Language aldizkarian. Artikulua ahozko kale erabilera neurtzeko metodologiari buruzkoa da eta izenburua honako hau da: “The basque street survey: two decades of assessing language use in public spaces”.
Soziolinguistika Klusterrak nazioartera hedatu nahi ditu euskararen ikerketa, garapen eta berrikuntza arloan metatzen ditugun esperientziak eta ezagutza. Artikulua hemen lokalizatu daiteke: http://www.degruyter.com/view/j/ijsl.2013.2013.issue-224/ijsl-2013-0061/ijsl-2013-0061.xml?format=INT.