Hasi da buruzagi indigenentzat Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko ikastaldi trinkoa

Urriaren 2an hasi da Garabide Elkarteak lehen aldiz antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Urriaren 30a arte iraungo duen ikastaldi trinkoko partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 140 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen.

8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 kidek parte hartuko dute: Kichwa (Ekuador), Quechua (Peru), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nahuatl (Mexico), Yukatango maia (Mexico), Amazigh (Maroko) eta Maputxeak (Txile).

Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza lanetan lagundu du antolakuntzan eta, gainera, Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kideak Hizkuntzen Ekologiaren inguruko formakuntza-saioa emanez parte hartu du ikastaldian, urriaren 4an.

Informazioa gehiago:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN