“Hizkuntza gutxituen irakasleen prestakuntza: Ahozko hizkuntza irakasteko trebetasunak eta baliabideak Teacher Training on Teaching Minority Language Oral Skills” mintegia egin zen Gasteizen pasa den urtarrilaren 18an. Euskal Herriko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra eta ELEBILAB ikerketa taldeko kideek hizkuntza gutxituetako irakasleen prestakuntzaz hausnarketa egiteko gunea izan zen.
“Hizkuntza gutxituen irakasleen prestakuntza: Ahozko hizkuntza irakasteko trebetasunak eta baliabideak Teacher Training on Teaching Minority Language Oral Skills” mintegia egin zen Gasteizen pasa den urtarrilaren 18an. Euskal Herriko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra eta ELEBILAB ikerketa taldeko kideek hizkuntza gutxituetako irakasleen prestakuntzaz hausnarketa egiteko gunea izan zen. Euskal Herriko, Irlandako eta Galeseko adituek eta hezkuntza arloko erakundeetako arduradunek parte hartu zuten mintegian. Olatz Bengoetxeak Soziolinguistika Klusterra ikasgeletan ahozkotasuna lantzeko metodoen inguruan egiten ari den lana partekatu zuen; batez ere, Berbekin proiektutik ateratako ikasgai eta ondorioekin osatu zuen bere aurkezpena.