Soziolinguistika klusterraren xvi. batzar orokorra online ekainaren 18an

Urteroko betebeharrei erantzunez, Soziolinguistika Klusterreko bazkide eta lankideek Batzar Orokorrean landu eta erabakiko dituzte erakundearen norabidea gidatzen duten funtsezko gaiak. Urteroko ohiko gaiak jorratuko dira ekainaren 18ko saioan, besteak beste, 2019an izandako helburuen betetze maila, jarduera ekonomikoen balantzea eta 2020rako asmoak. Baina aurtengoan, Hausnarketa Estrategikoaren ondorioak aurkeztu eta ontzat emateko tartea ere hartuko da batzarrean.

COVID-19ak sortutako egoera ezohikoaren ondorioz, berezia izango da aurtengo Batzar Orokorra. Ezinbestean eta betebehar legalei aurre egin ahal izateko, bide telematiko bidez egingo dugu martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan  horretarako ematen duen aukera baliatuz.

Deialdia: Ekainaren 18a, osteguna: 12:00-13:00 Batzar Orokorra (lehen deialdia 5 minutu lehenago izango da)

Gaiak

  • 2019ko ekitaldiko helburuen betetze-maila.

  • 2019ko ekitaldiko diru sarrera eta gastuen balantzea.

  • 2020ko ekitaldiko proiektuak, helburuak eta aurrekontua.

  • Zuzendaritza Batzordeko kide guztien kargu-uztea eta izendatzea

  • Hausnarketa estrategikoaren txostena aurkeztea eta erabakitzea

  • Galde-eskeak

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN