Kalean da nazioarteko hizkuntzen garapen-lankidetzari eskainitako bat soziolinguistika aldizkariaren 114 zenbakia

Garabide Elkartearekin elkarlanean osatu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 114. zenbakia. Hizkuntzari eta nazioarteko lankidetzari buruzko artikuluak bildu dira bertan. Honekin, aztertu nahi da euskararen biziberritze ahaleginean sortu eta pilatutako ezagutza eta esperientzia munduko hizkuntza-komunitateekin partekatzeak batzuen eta besteen helburuei begira egiten duen ekarpena.

Zehazki, nazioarteko hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan hizkuntza-lankidetzako hainbat alorretako egitasmoen eta esperientzien berri ematen da artikuluetan. Emaitzak nahiz kontakizun soziolinguistikoak aurki daitezke sei artikulu hauetan:

  • Iñaki Martinez de Luna. Lankidetzaren ikuspegi holistikoa
  • Txema Abarrategi Garaigordobil. Hizkuntza lankidetzaren dimentsio politikoaz. Estatu plurinazional bati eta nazio pluriestatal bati begira
  • Julen Larrañaga, Mikel Mendizabal eta Andoni Barreña. Nasak eta euskaldunak elkarri begira
  • Rosa Elizburu Oianguren. Nasa Yuwe  biziberritze prozesua eta hezkuntza
  • Arkaitz Zarraga eta Ane Ortega. Euskal-nasa kooperazioa helduen irakaskuntzaren ardatzean
  • Imanol Miner. Maoriera, ordezkatzetik biziberritzera

BAT114 zenbakia osatzeko, Gurean atalean, Iñaki Martinez de Lunak eta Pablo Suberbiolak idatzitako “Hizkuntza-mudantza EAEko ikasleengan” artikulua jaso da.

Azkenik, lehen aldiz, nazioarteko soziolinguistika argitalpenen aipamenak jasotzen dira Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean, HABE liburutegia eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzari esker.

BAT soziolinguistika aldizkariaren harpidetza egiteko interesa izanez gero, Soziolinguistika Klusterraren webgunean daude horretarako bideak eta informazio osagarria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN