Gaelikoak Eskozian duen lan-merkatuari buruz egindako lehenengo azterketa sakona da hau. “Measuring the Gaelic Labour Market: Current and Future Potential” (Gaelikoaren lan-merkatua neurtzen: gaur egungo eta etorkizuneko aukerak) da azterketaren izenburua. Eta helburua zera da: oinarri sendo bat izatea jakiteko zenbateraino erabiltzen den gaelikoa eta zein neurritan eskatzen den Eskoziako lan-merkatuan.
Azterketa hasteko, garrantzitsua zen 'gaelikoaren lan-merkatua' kontzeptua definitzea. 'Lan-merkatu' bat kontzeptu abstraktu eta analitiko bat da, lan-merkatuaren parte-hartze ereduak eta jarduera ekonomikoarekin loturiko eskaera ulertzeko erabiltzen dena. Lan-merkatu batek dimentsio geografiko bat dakar berekin normalean, baina kontzeptu hori aplikatzen zaie baita ere jarduera ekonomiko desberdinetarako behar diren gaitasun-fluxuei eta gaitasun-multzoei. Azterketa horren testuinguruan, gaelikoaren lan-merkatua sortzen da enplegatzaile batek ordaindu egiten duenean gaelikoa hitz egitea, irakurtzea eta/edo idaztea eskatzen duten lan-zerbitzuengatik.
Hizkuntz-gaitasun espezializatuak dira, eta alor horretako merkatuaren eskaera oso zatikatua dago, banaketa geografiko zabala du eta ez dago jarduera edo sektore ekonomiko jakin bati lotua. Azterketa honetarako, honela definitu da ‘Gaelikoaren lan-merkatua’: “merkatu bat, zeinarentzat gaelikoa jakitea nahitaezko baldintza baita lanpostu bat lortzeko ”. Merkatu horrek barnean hartzen ditu, batetik, erakundeetako enpleguak —'gaelikoa jakitea nahitaezko/komenigarri' dutenak— eta, bestetik, gaelikoaren hizkuntza-zerbitzuak autonomo gisa eta/edo kontratupean eskaintzen dituzten enpleguak.
Hitzargiak
Measuring the Gaelic Labour Market
JARDUNBIDEA
Hecla Consulting
HIZKUNTZA
Eskoziako-Gaelikoa
ERAGIN ESPARRUA
Merkataritza, lan-mundua, ikerketa-aholkularitza