Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Hitzargiak

Aurkezpena

Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak egitasmoa Europako hizkuntza-aniztasunaren aldeko ekimena da, biziberritze-prozesuan murgilduta dauden hizkuntza- eta hiztun-komunitateen arteko harreman berriak sortu eta jadanik existitzen direnak indartzeko. Zenbat eta hizkuntza-komunitate gehiago aktibatu eginkizun honetan, orduan eta aukera gehiago izango da emaitza arrakastatsua izateko.

Hiztun-komunitateek erabili izan dituzten mota guztietako jardunbide egokiak ditu ardatz proiektuak. Jardunbide horiek berritzaileak, egokiak, arrakastatsuak edota eredugarriak dira, bai sortu dituzten komunitateentzat, baita beste hizkuntza- edota hiztun-komunitate hainbatentzat ere.

Jardunbide egokiak ezagutzeak ondorio biderkatzaileak izan ditzake: esperientziak partekatzeak, besteengandik ikasteak, elkar elikatzeak eta laguntzeak ekimenen arrakasta indartu dezake, eta, ikuspegi globala eta lokala uztartuz gainera, nazioarteko mugimendua sendotu.

Horrenbestez, jardunbide egokiak bildu eta webgunean erakusten ditu Hitzargiak proiektuak, bai eta hizkuntzak biziberritzen diharduten erakundeak elkarrekin harremanetan jarri ere. Jardunbide egokiak argi gisa daude ikusgai mapan, dagokien hizkuntzaren eragin-esparruan kokatuta.

Hitzargiak proiektuaren garapenaren mugarri gisa, 2016an Topaketa bat egin zen Euskal Herrian, bilduman jasotako hamarnaka jarduera aurkezteko eta jarduera horien bultzatzaileak elkartzeko aukera eman zuena.

Antolatzaileak

Soziolinguistika Klusterra logoa

Laguntzaileak

Topaketa non eta noiz izan zen

NOIZ

2016ko ekainaren 23an (osteguna) eta 24an (ostirala).

NON

ORONA Fundazioaren ORONO IDEO eraikinean, Hernaniko Galarreta auzoan.

Menua