Euskal soziolinguistika Jardunaldia atzeratu egin da. Data berria: apirilak 25

BIHAR HENDAIAN EGITEKOA ZEN EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA ATZERATU egin da. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.

Edonola ere, data berri bat iragartzeko moduan gaude: APIRILAREN 25EAN EGINGO DA EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA. Lehen bezala, goizeko 9:15etatik 17:00ra Hendaiako Gaztelu Aretoan.

Biharko izena emanda dauden pertsonen izen-ematea mantendu egingo da. Beraz, ez da beharrezkoa apirilaren 25eko jardunaldian parte hartzeko asmoa duenak ezer egitea. Apirilaren 25ean jardunaldian parte hartzeko aukerarik ez duenak eta izen-ematea bertan behera utzi behar duenak mezu bat bidali behar du kluster@soziolinguistika.eus helbidera. Bertatik kudeatuko dira ordainketen itzulera eta fakturekin lotutakoak.

Era berean, data berri honetan parte hartu nahi duen jendea hartzeko, izen-emateko aukera berriro zabaldu da eta apirilaren 20ra arte zabalik izango da.

Jakitun gara abisu hau azken unean emateak ekar ditzakeen ondorioez, baina neurri handi batean antolakuntzaren esku ez dauden arrazoien ondorio denez, ulertuko duzuelakoan. Edozein iruzkin edo zalantzarekin jar zaitezte Soziolinguistika Klusterrarekin harremanean.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN