- Sarien XV. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
- Irailaren 15era arte dago aukera hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko.
2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskal soziolinguistikaren ikerlarien lana bultzatzea eta ikerlari berriak eremu honetara biltzea bilatzen da. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
Txillardegi – Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.
2023ko deialdia:
Lanak aurkezteko epemuga 2023ko irailaren 15a izango da.
2023ko edizioan honakoak izango dira irabazleentzat sariak:
- Lehen saria: 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
- Bigarren saria: 1.300 euro
- Hirugarren saria: 1.000 euro
Informazio osagarria, xehetasunak eta deialdiaren oinarriak:
https://soziolinguistika.eus/eu/txilardegi_hausnartu/2023-deialdia/
Laguntzaileak:
- Gipuzkoako Foru Aldundia. Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza
- Eusko Jaurlaritza. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza