Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako lanak Bat aldizkarian irakurgai

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2023ko edizioan aurkeztutako lan mamitsuekin osatu da Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 160 zenbakia.

Bertan daude sarituak izan ziren hiru lanak:

Horrez gain, epaimahaiak nabarmendutako beste lan batek ere tokia du aldizkarian:

HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.

Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN