AEK euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea da. Helburu hori lortzeko helduen euskalduntze-alfabetatze alorra jorratzen du, hala nola, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientzia kanpainak.
Hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Horren ondorioz, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean hizkuntza hori erabiltzeko gai izatea. Beraz, AEK-n nahi du bertara hurbiltzen den orok euskara bere bizitzako arlo eta une desberdinetan erabiltzen ikastea, eta horretan oinarritzen da bere metodologia. Ahal denik eta praktikara lotuen, eta, jakina, betiere ahalik eta modu atseginenean.
AEKk hiru arlotan eragiten du:
Ezagutzan: Egun,100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 2014-2015 ikasturtean XXX ikasle aritu ziren euskaltegietan. Eskaintzari dagokionez, Europako Marko Curricularrak markatzen dituen maila guztiak eskaintzen ditu. Horretarako, taldeentzako ikastaroak, on-line ikastaroak edota barnetegiak antolatzen ditu.
Erabilera: Bi arlotan eragiten du. Batetik, Enpresan, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Aholkularitzan, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen da hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batean kudeatzeko prozesua abian jartzeko. Bestetik, batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretaz jabetuta, euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko mintzapraktika egitasmoak lantzen ditu.
Sustapena: Bi urtean behin euskararen aldeko ekimen garrantzitsuena den KORRIKA antolatzen du.