2006an, Foras na Gaeilge erakundeak akreditazio-sistema bat sortu zuen irlanderazko itzultzaileentzat, erakunde hauekin batera: An Gúm itzulpen- eta argitalpen-erakundea, an Coiste Téarmaíochta (Terminologia Batzordea) eta Rannóg an Aistriúcháin (Legebiltzarreko Itzulpen Atala). Bikaintasun-estandarra eskuratzen duten itzultzaileei akreditazio-zigilu bat ematen zaie. Estandar hori betetzen dutela egiaztatzeko lehen urrats gisa, itzultzaile hautagaiek azterketa bat gainditu behar dute. Akreditazio-sistema hori etengabeko prozesu bat da, eta zigilua lortzen duten itzultzaileentzako trebakuntza, tailerrak eta abar eskaintzen dira.
Irlandera gaur egungo testuinguruan aldatuz doan heinean, hizkuntzari loturiko erronka berriak sortzen dira. Inoiz baino itzultzaile gehiago behar dira gaur egun, irlanderak Europako Batasunean eta 2003ko Hizkuntza Ofizialen Legean bereganatu duen estatusa dela eta. Akreditazio-sistema berritzaile horrek lasaitasuna eskaintzen du banakako itzultzaileen gaitasunari dagokionez, eta itzulpenetan maila handiko estandarrak betetzen dituztela bermatzen du. Sistema horren helburua banakako itzultzaileak dira nagusiki, akreditatutako itzultzaileen zerrenda bat sortzea baita asmoa.
Parte hartzen duten hizkuntza-erakundeen (goian aipatuak) eta Arteak, Ondarea eta Gaeltacht Sailaren xedea akreditazio-sistema sendo bat sortzea izan da hasiera-hasieratik, dialektoen hizkuntza-konplexutasuna, hizkera modernoa eta teknikoa nahiz prosa eta komunikazio ofizialak barnean hartuko dituena. Maila goreneko estandarrak bermatzen dituen akreditazio-sistema bat ezinbestekoa da hizkuntzaren etengabeko garapenerako. Gaurdaino 159 itzultzaile akreditatu daude, eta beste askok ez dute azterketa gainditu, oso goi-mailakoa baita.
Hitzargiak
Córas Creidiúnaithe d’Aistritheoirí
JARDUNBIDEA
Foras na Gaeilge
HIZKUNTZA
Irlandako-Gaelikoa
ERAGIN ESPARRUA
Itzulpengintza, Administrazioa