La Gimcana de las lenguas hizkuntzen ginkanan, hizkuntza aniztasunari buruzko galderak egiten dira.
Gazteei hizkuntza aniztasuna ezagutzera emateko sortu zen. Oso erabilgarri eta eraginkorra izan da immigranteen hizkuntzak ezagutarazteko, eta bi helburu horietarako erabili izan da.
Ikasketa-maila guztietara eta adin guztietara egokitu daiteke. Iraupena ere oso malgua da: eskolako ordubete edo ikasturte osoa iraun dezake. Galderetan, oro har, lau erantzun-aukera ematen dira, eta deskuidatzeko ematen diren aukerak ere oso garrantzitsuak izaten dira.
Hona hemen batxilergoko ikasleentzako galderen adibide bat: Hizkuntza hauetako zeinek du lotura katalanarekin? a) arabiera, b) hungariera, c) nepalera, d) turkiera. Erantzun zuzena c) nepalera da; izan ere, hizkuntza indoeuroparra da, katalana bezala. Gehienetan ematen diren erantzunak arabiera eta hungariera dira, lehenak harreman handia izan baitu katalanarekin (baina ez dute jatorri bera) eta bigarrena europarra baita (baina altaitar familiakoa).
Hona hemen DBHko ikasleentzako galdera bat: Zer hizkuntzatatik dator ketchup hitza? a) txineratik, b) gaztelaniatik, c) ingelesetik, d) nahuatletik. Erantzun zuzena a) txinera da; baina ohikoena da ingelesa erantzutea.
Lehen hezkuntzako ikasleentzako galdera: Nola esaten da "eskerrik asko" alemanez? a) Danke, b) Gracias, c) Gràcies, d) Thank you. Kasu honetan, ikasleek duten hizkuntza-ezagutza erabil dezakete erantzun egokia lortzeko.
Publiko orokorrarentzako galdera: Non hitz egiten da kaxubiera? a) Indian, b) Italian, c) Polonian, d) Siberian. Erantzun egokia c) Polonia da. Baina ohiko erantzunak India eta Siberia dira, jakina baita ez dela hizkuntza italiar bat, baina ez du ematen hizkuntza europarra denik. Lehiakideak puntuak gehituz doaz asmatzen dutenean, eta gehien asmatzen dituena izango da irabazle.
JARDUNBIDEA
Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades (GELA)
HIZKUNTZA
Katalana