Herrizki joko-itxurako tresna informatiko bat da, plataforma anitzetarako balio duena, eta erabilgarri dagoena bai Internet bidez jolasteko, bai Android eta IOS gailuetan erabiltzeko aplikazio berezituen bidez.
Tresna honen helburua tokiko euskara lantzea da, joko erakargarriak erabilita. Helburua ez da hizkuntza zuzen erabiltzea, baizik eta norbere eskualdeko hizkera gehiago ezagutzea eta, ondorioz, gehiago erabiltzea. Lekuan lekuko euskara bultzatzeko tresna denez, euskara jatorra edo maila altua izatea eskatzen du.
Zenbait joko eskaintzen ditu tresnak, euskara sustatzeko: esaera zaharrak osatzea, letra-zopak, Gernika-Lumoko baserrien izenak asmatzea eta urkatuaren jolasa. Horrez gain, astero, erronka-galdera bat ere botatzen du, eta aukera ematen du twitter bidez (#herrizki) eta mintzatzeko foro batez ekinean jarraitzeko.
Edozein izan daiteke erabiltzailea, tresnak euskara-maila gero eta handiago bilakatuko baitu. Oraingoz, Busturialdeko herri-hizkeran oinarritzen da, eta lanean dihardute tresnaren arduradunek beste hainbat eskualdetara hedatzeko. Laster, Euskal Herriko edozein eskualdetako hizkeran sakontzeko tresna dibertigarria bihurtuko da; izan ere, erronka horixe izan zen: ez zegoen herri-hizkerak lantzeko azken teknologiekin lotutako gailurik. Betiko euskara eta egungo euskaldunak batzen dituen baliabidea da Herrizki.
JARDUNBIDEA
Artez Euskara Zerbitzua
HIZKUNTZA
Euskara
ERAGIN ESPARRUA
IKT,Hezkuntza, hizkuntza, ikaskuntza, aisia, toponimia