Aragoiko bi hizkuntza propio gutxituen, katalanaren eta aragoieraren, azterketan jarduten duten soziologoen mintegi bat da. Orain arte, hiru ikerketa-lan egin dituzte: bi hizkuntzen hiztun-kopurua zehazteko 2011ko erroldaren azterketa bat, alderdi politikoen tokiko hizkuntza propioen hauteskunde-kanpainako erabilerari buruzko txostena eta katalanaren eremuan egindako inkesta batean parte hartzea (2014).
Aragoi lurralde eleanitza da eta kultura asko bizi dira elkarrekin, eta kultura-errealitate horrek errealitate sozial konplexuak eragiten ditu. Horregatik, bi esparru lantzen dituzte soziologo eta soziolinguisten mintegian: batetik, aipatutako Aragoiko bi hizkuntzen egoera ikertzea eta haren berri ematea, eta, bestetik, soziologiaren eta soziolinguistikaren arloko ikerketa-teknikak erakusteko topaketak, biltzarrak eta ikastaroak egitea.
Aragoiko komunitate elebidunetan —katalan-hiztunena eta aragoiera-hiztunena— politika publikoek duten eraginarekiko sentikorra da mintegia. Aragoiko egoera soziolinguistikoaren ezagutza sortzeko lan egiten du, egoera hori oso lotuta baitago legearen araberako eskubideekin, eta eleaniztasunaren oraingo eta etorkizuneko kudeaketak Aragoiko kultura- eta hizkuntza-aniztasuna askoz ere gehiago errespeta dezan lortzea dute helburu.
Hitzargiak
Seminario aragonés de sociolingüística
JARDUNBIDEA
Asociación Aragonesa de Sociolochía
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Ikerketa, soziolinguistika