Aragoiera L1 gisa (ama-hizkuntza) duten pertsonen eta L2 gisa dutenen arteko 3-4 eguneko topagune bat da, betiere antzeko kultur proiektuen arteko lankidetzari lotua, eta proiektuotan parte hartzen dutenen ardurak eta kezkak ardatz harturik.
Txandakako proiektu bat da, aragoiera ama hizkuntza gisa dutenen herrietan garatuko baita: Chistén – Val de Chistau, Artieda, Secastiella – Baixa Ribagorza eta Ciresa – Val d'Echo eta Mayo Fonzen. Eguneroko bizimoduko jarduera ugari egiten dira haur eta helduekin, bai eta programa aberasten duten zenbait kultura jarduera ere, hala nola ibilaldiak, entzunaldiak, eta abar.
Topagunearen helburu nagusia da aukera ematea hiruzpalau egunez Europan hiztun gutxien dituen hizkuntza erromanikoan bizitzeko, eta horretarako testuinguru erreal bat eskaintzea. Horri esker, harremana sendotzen da aragoieraren biziraupenak kezkatzen duen komunitateko kideen artean, eta, bide batez, bultzada eta arnasa ematen zaio hizkuntzari.
Komunitate bat sortzeko beharrak bultzatu zuen ekimen hau, aragoierazko hiztunak oso zatituta baitaude (zatiketa dialektal eta asoziatiboa). Aragoierazko eskolek, herri eta eskualdeetako kultur elkarteek eta udalek parte hartzen dute batik bat topaguneotan.
Hitzargiak
Trobada “Vivir en Aragonés”
JARDUNBIDEA
Trobada
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Aisia, Kultura, irakaskuntza