Gazteen ahotsak: Hizkuntza-ideologiak eta kultur aniztasuna (Uda Ikastaroa)
Gazteen hizkuntza-ideologiez jardungo dugu mintegi honetan, hizkuntza gutxituen hiztun gazteengan arreta jarrita. Eguneroan testuinguru kulturaniztunetan bizi diren gazte horientzat, zer-nolako esanahi eta funtzio soziala dute euskara, katalana edo galegoa bezalako hizkuntza txikiek? Zer leku dute hizkuntza horiek haien tokian tokiko kultu jardueretan eta hartu-eman birtualetan? Tokiz haraindiko korronte ideologiko eta kultural berriek, zein eragin dute gazte horiek egiten dituzten hizkuntza-hautuetan? eta haien hizkuntza horien inguruan dituzten ikuspegietan?
Mintegian euskal gazteak eta euskara ardatz dituzten ikerketak izango ditugu mintzagai nagusi, baina nazioartean izen handikoak diren ikerlariek parte hartuko dute eta zabalduko dute eztabaida katalana, irlandera eta galegoaren kasura ere.
Helburuak
Mintegian gogoeta eta eztabaida-gune bat sortu nahi genuke. Gure asmoa da gazteen ideologien ikerlerroan etorkizuneko ildoak irudikatzeko moduko gogoeta partekatua egitea. Aldi berean, sinetsita gaude gazteen hizkuntza-politika berrietarako ideia iturri ere izan daitekeela.Horregatik, gonbidatuen artean izango dira hizkuntza-plangintzarekin zerikusia duten erakundeetako kideak ere .
Mintegiak gazteei ere ahotsa eman nahi die, beren ikuspegia azaltzeko mahai-inguruetako eztabaidetan parte har dezaten. Helburu horrekin, gazteek osatutako mahai-inguru bat izango da eta ikerketa-ekintza jardunetan diharduten ikerlari gazteek gidatuko dute.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Planifikazio teknikariak
Metodologia
Adituek parte hartuko dute mahai-inguru eta eztabaidetan, eta gazteen eta euskararen hizkuntza-plangintzaz arduratzen diren eragileen parte-hartzea sustatuko da.
Kolaboratzaileak